1- Egitaraua

  • 10:00: helduen lasterketaren hasiera. Garrantzitsua da garaiz iristea, batez ere korrilakari poltsa jaso behar baduzu. 
  • 11:00: helduen sari-banaketa.
  • 11:30: haurren lasterketa.

2- Non dago irteera?

EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua. 

4- Non jaso dezaket nire korrikalari poltsa?

Korrikalari poltsak eskuragarri egongo dira Apalategui Kirolak dendan (Zurriola 26), lasterketaren aurreko egunetan: osteguna, irailak 21, eta ostirala 22, arratsaldeko 16etatik 20:00etara. Larunbat goiza, goizeko 10:00etatik 13:30etara, eta arratsaldean, 16etatik 20:00etara.

Gainera, Korrikaldiaren egunean EHUko Zuzenbide Fakultateko eraikin gorrian egongo dira eskuragarri 8:00etatik 9:00etara. Hala ere, aldez aurretik jasotzea eskertuko genizueke, azken orduko jende pilaketak ekiditeko.

*OHARRA: Kamiseta neurrien eskaerari ahalik eta hobekien erantzungo diogu, gure aukeren arabera.

5- Txip horia

Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera eros dezakete berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek aldiz 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.

6- Txip zuria

Txipa erosi nahi ez baduzu, alokairuan har dezakezu 2 euroren trike. Aukera honekin, 12 euro kostatuko zaizu izen-ematea. OSO GARRANTZITSUA: Txipa helmugan entregatu behar duzu lasterketa amaitu bezain pronto. 

7- Non ikus dezaket sailkapena?

Sailkapena www.kirolprobak.com webgunean ikusi ahal izango da, korrikaldia amaitu ostean.

8- Elkartasun dortsala

Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu izena ematerakoan aukera hori markatuz. Horrela zure dortsala eskuratu ahal izango duzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Dortsalarekin batera, lasterketako kamiseta emango dizugu!

Laguntzaileak