Horrelakoa izan zen bosgarren 5 MILIA lasterketa 

Ilusio handiz ekin diogu 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE lasterketa seigarren urtez antolatzeari, aurreko urteetako probek lortu duten arrakasta ikusita. Azken lasterketetan, 1.000 korrikalari eta elkartasun dortsal inguru izan ziren, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboari laguntzeko asmoz. Giro benetan atsegina izan genuen eta orotariko korrikalariak izan ziren partaide, goi mailako kirolariak nahiz lasterkari hasiberriak. Gainera, lasterketaz gain, zumba saioa izan genuen Amara Wellness fitness zentroaren eskutik, baita haurrentzako jolasak ere haurren lasterketaren aurretik.

Horrez gain, ehundik gora boluntarioren zein kolaboratzaile eta babesle ugariren ezinbesteko laguntza izan genuen. Guztia primeran irteteko osagai bikainak!

 

Iazko lasterketaren bideoa eta irudi batzuk aurkezten dizkizuegu:

 

 

 

 

Laguntzaileak