DORTSAL SOLIDARIOA

Ez da beharrezkoa korri egitea 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lehiaketan parte hartzeko! Buru gaixotasuna duten pertsonen kolektiboari babesa emateko, Dortsal Solidarioa eskura dezakezu 10 euroren truke. Bi modu daude egiteko:

1.- Honako formulario erraza bete dezakezu (egin beharreko ekarpenaren zenbatekoan, beharrezkoa da 10 zenbakia jartzea, Dortsal Solidarioak 10 euro balio ditu eta). Aukera hori hautatzen baduzu, ez ahaztu emaila bidali behar duzula m.gomez@agifes.org posta elektronikora zure kamisetaren neurria zehaztuz (S, M, L edo XL, gizonezko ala emakumezkoa).

 

 

2.- www.kirolprobak.com webgunearen bitartez izena eman dezakezu eta Dortsal Solidarioa hartu nahi duzula zehaztu.

Zure dortsala eta lasterketako kamiseta Apalategui kirol dendan jaso ahal izango duzu korrikaldia baino egun batzuk lehenago, edota lasterketaren egunean bertan beste parte-hartzaileekin batera.

Eskerrik asko zure laguntzarengatik!

Laguntzaileak